Meltxor erregea

Meltxor erregea
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaastrologoa
KidetzaErrege Magoak


Meltxor (beste hizkuntza batzuetan Melchor, Melchior, Menyhért, Melker, Malcharek, Melichar eta beste aldaera batzuekin ere ezaguna) Hiru Erregeetako bat izan zen, Gaspar eta Baltasarrekin batera. Bibliak ez duen zehazten Mateoren Ebanjelioan nor edo zenbat izan ziren Magoak, baina VII. mendetik, magoak izen hauekin identifikatu dira mendebaldeko kristautasunean. Meltxor eta beste biak santutzat jotzen ditu Eliza Katolikoak.

Tradizioaren arabera, San Meltxor eta beste Errege Magoen erlikiak Persian aurkitu zituen Santa Helenak, eta handik Konstantinoplara eraman zituzten lehenbiiz, eta gero Milanera. Handik Alemaniara iritsi ziren, eta orain Koloniako katedralean daude.[1]

  1. Concerning The Magi And Their Names. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy